
2 eta 12 hilabete arteko BOLUNTARIOTZA-ESPERIENTZIA BAT Europako herrialde batean BIZI NAHI DUTEN GAZTEAK
Europar Batasunak, Europako Elkartasun Kidegoaren bitartez, aukera ematen du boluntariotzan aritzeko (taldean edo bakarka) Europako beste herrialde batzuetan.
Ikasteko esperientzia da, hezkuntza ez-formalaren esparruan. Boluntario gazteek beren konpetentziak hobetzen edo lortzen dituzte, beren garapen pertsonalerako, profesionalerako eta heziketaren alorreko garapenerako, bai eta gizarteratzeko ere. Hori guztia elkarte baten esparruan, beste herrialde batean eta denboraldi mugatu batez.
Gazteek boluntario-jardueratan parte hartzen dute 2 eta 12 hilabete arteko aldian. Aldi horretan, tokiko proiektuen barruan, hainbat ekintzatan hartzen dute parte: bazterketa soziala, ingurumena, ezgaitasuna, giza eskubideak, aisia eta kirola.
EBZ proiektu batean hiru aktorek hartzen dute parte: laguntza erakundeak, harrerako erakundeak eta boluntariotza esperientzia bizitzeko prest dagoen gazteak
Informazio gehiago
Europako Elkartasun Kidegoa programari buruz gehiago jakiteko sakatu hemen
Eta, programan parte hartzen duten elkarteei eta haien proiektuei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, https://europa.eu/youth/volunteering/organisations_es
boluntak programan parte hartzen du, bai boluntarioak bidaltzeko, bai elkarte lagunen bitartez boluntarioak hartzeko. Parte hartzeko, hauek dira betekizunak: 18 eta 30 urte artekoa izatea eta Europar Batasuneko herrialde bateko legezko bizilekua izatea. Eta, gurekin parte hartzeko… erakunde batean aktiboki boluntario gisa parte hartzea.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri
boluntak sustatuta, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.