10 urte boluntariotzaren hobekuntza kudeatzen eta dinamizazioa bultzatzen


Bizkaiko Boluntariotza Entitateen Foroa duela 10 urte jaio zen boluntariotza kudeatzen eta dinamizatzen duten pertsonei bermatzeko. Boluntarioak zaintzeko ardura hartzen dutenei lagundu nahi genien, ahalik eta hoberen egin zezaten, lan-tresna egokiekin eta beraien lana berdinekin egiaztatu ahal zezaten.

Ez zen sareko lana egiten genuen lehenengo esperientzia Bizkaiko boluntariotza entitateok. Duela urte asko De Balde sarea sortu genuen, geroago desagertu izan zena, boluntariotzaren inguruko topaketa eta hausnarketarako lehen esperientzia izan zen arren, ez zituen kudeaketa eta dinamizaziotik sortzen ziren behar guztiak betetzen.

FOROaren hasierako helburuak hiru ideiatan labur zitezkeen: TOPAKETA ETA HAUSNARKETA espazioa, LAN-TRESNAK eta JARDUNBIDE EGOKIAK partekatzea, eta SAREAN LAN egitea gure lurraldeko beste boluntariotza entitateekin. Hiru helburu horiek ez dira aldatu urteetan zehar baina hauek gauzatzeko modua bai aldatu da.

Gure entitateen boluntarioekiko arreta hobetzen joan da garai honetan, era berean FOROA hobetu da, asko gainera, bere lanetik eta eraginetik hasita urte hauetan zehar, bere egitura eta aniztasuna, ekintza motak, lan metodologia etabar hobetzen, emaitzak eta lortutako irismena arte. Hau dela eta orain parte hartzen duten entitateek izugarri baloratzen dute eta guztiok oso harro gaude lortutako emaitzetaz.

Gaur egun eskuratutako lorpen handiak dira, FOROAK, bere helburuak bete izanez gain, oso ekimen baliotsua den zergatia, bai boluntariotza entitateentzat, bai boluntariotza sustatzen duten bertako eta autonomiako erakundeentzat, eta, zergatik ez? Bizkaiako gizarte orokorrarentzat ere.

Adierazitako lorpen hauek zenbakietan* bihurtu arren… (hauetan ere), lorpenak kualitatiboagoak dira, eta honexegatik funtsezkoak dira espazio honen arrakastarako eta bere eragin sozialerako.

Hitz egiten ari garen lorpenak honako hauek dira: entitateen fideltasuna espazio honekin (orain dauden entitateen ia erdiak hasieratik parte hartu dute), datozen pertsonen inplikazioa (batzen dituen zerbaiten parte izatearen zentzu sendoa, nahiz eta hainbat esparru, tamaina eta egituratako erakundeak izan, berriak edo beteranoak izan…), partekatzen dugun filosofia (guztiek bermatzen dugu boluntariotza eraldatzailearen sustaketa, aldaketa sozialaren agentea izan dadin, ez bakarrik gure erakundeetan, baizik eta gizarte osoan), beste boluntariotza entitateekiko erakusten dugun eskuzabaltasuna (lan-tresnak eta jarduera egokiak partekatzen ditugu gure artean, baina beste edozeinekin ere, FOROan egon ez arren), boluntariotzaren ikuspegia gure zereginetan txertatuz (egiten dugun guztia boluntarioen onuragarriarako egiten dugu), beste agente sozialekin bat egiten (parte hartzen dugu aktiboki boluntariotzarekin zerikusia duten ekimenekin eta elkarlanean beste lurraldeekin, entitateekin, erakundeekin, etb.) azken batez, espazio honetan ekintza boluntarioaren atzean dauden elementu berberak praktikara eramanez: altruismoa, taldeko konpromisoa, onura soziala…

Ordua da, beraz, 10 urte hauetan lortutako guztia ospatzeko garaia, etorkizunean ere boluntarioen arreta hobetzeko bide hori elkarrekin egingo dugulakoan, eta, aldi berean, orain arte Foroaren espazioa izan den eta, jakina, bat egin nahi duenak parte har dezakeen espazio bateratu, plural eta aberasgarri batetik egiteko moduaren adibide izanik.