20/21eko boluntaren Prestakuntza-Ikasturtearen amaiera


 Eta heldu da ekaina!

20/21 prestakuntza-ikasturtea amaitu dugu boluntan. Mugak, itxiera perimetralak, maskarak, hidrogelak, segurtasun-tarteak, termometroak eta abar izan dira ikasturte honen ezaugarriak.

Ikasturte honetan, mugekin egin behar izan ditugu aurrez aurreko saioak, eta gure metodologia indarrean dauden COVIDaren ondoriozko arauetara egokitu behar izan dugu.

Eta hori guztia gorabehera, boluntaren prestakuntzan pertsonok behar dugun “berotasuntxoa” sentitu dugu, mugiarazten gaituenarekin eta axola zaigunarekin birkonektatzeko. “Berotegi-efektua” sortu dugu, giro goxoa sortuz, landareei nola, pertsonoi ere hazten eta garatzen laguntzen baitigu.

Espero dugu prestakuntza-saioren bat egin duzuen pertsona orok baliabideak topatu izana, zuen boluntariotzako zereginak egoki, segurtasunez eta gozamenez egiteko; eta garapen pertsonaleko ikastaroetan ibili zaretenok, berriz, behar adina argi eta energia topatu izana, zuen boluntariotza-jarduerei kontzientzia handiagoa emateko.

Orain, atseden hartzeko garaia da, eskuratutako gaitasun eta jakintza guztiak errepasatu eta birpentsatzekoa, eta horiek pixkanaka barneratzekoa. Ikaskuntza-prozesua prozesu iraunkorra da. Hartu dituzuen “mantenugai” horiek lagun diezazuetela zuen praktika berrasmatzen eta zuen erakundeen barruan elkarrizketa berriak hasten.

Zuen fideltasuna eskertzea baino ez zaigu geratzen, bai boluntaren prestakuntzarekin izan duzuena eta harekikoa, eta esan behar dizuegu ilusio handiz hasiko garela datorren ikasturtea prestatzen.

Irailean ikusiko dugu berriz elkar!

Orain, gozatu udaz, berrelkartzeez, espazio irekiez, berreskuratu ditugun askatasun-zatiez…

 ESKERRIK ASKO!!