ALBOAN: Pandemiak Hegoalde globalean duen eragina (prentsaurrekoa)


Print Friendly, PDF & Email

Pandemiak herri guztietan eragina du, baina, hori bai, modu desberdinetan. Covid-19ak nabarmendu eta areagotu egin ditu gure mundua urratzen duten desberdintasun zaurgarriak. Latzago ari da jotzen herri pobretuetan; herri aberatsetan, berriz, osasunean eta ekonomian baliabide gehiago dute epidemiari aurre egiteko. Horrek islada dauka osasun, gizarte eta ekonomia arloetan, eta baita ere eragin berezia kalterabetasun handiko emakumeengan eta errefuxiatuengan. Erakunde aliatuekin batera, erantzuna ematearren dihardu Alboanek.

Horretaz arituko da ostegunean, urriaren 15ean, 10:30etan ondorengo hizlariekin:

● Irene Galera, Laku Handietako eta mendebaldeko Afrikako JRS Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitako komunikazio arduraduna;
● Alfredo Gamio, Peruko Servicio Agropecuario para la Investigación y Promoción Económica, SAIPEko zuzendaria, Peruko Amazonia;
● Mª Mar Magallón, Alboan GKE-ko zuzendaria;
● Leire Morquecho, Alboan GKE-ko Nazioarteko Lankidetzako arduraduna.

Prentsaurrean parte hartzeko eman izena hemen: https://forms.gle/8Y1UMAtfLTQfWm6p8
Prentsaurrerako esteka: http://bit.ly/RuedaPrensaAlboan
Prentsaurrera bertaratzea: Arrupe Etxea (Gárate Aretoa). Aita Lojendio kalea, 2 bajua.

Fuente: Alboan