BBKren laguntza programa berria


Print Friendly, PDF & Email

BBK-k proiektuen ezohiko laguntza deialdi bat jarri du martxan, Bizkaian bere jarduera-planaren ildo estrategikoekin lotuta, Bizkaia garatzen lagunduko duten proiektuak bultzatzen eta garatzen dituzten erakunde eta entitate sozialei laguntzeko. Zehazki, honako arlo hauetan:

* Desgaitasuna: Interes berezia izango dute enplegu arrunta lortzeko ekimenek eta ezintasuna duten emakumeen taldeari egokitutako ekintzek.

* Inklusioa: Interes berezia izango dute migratzaileak gizartean eta kulturan integratzeko soluzioak eskaintzen dituzten ekimenek eta baztertuta geratzeko arriskuan dauden emakumeen taldean arreta jartzen dutenek.

* Kultura: Alde batetik arlo kulturalaren digitalizazioa bultzatzea eta Kulturaren bidezko berritzailetza soziala helburu duten proiektuk izango dute lekua eta bestetik Euskara eta Euskal Kultura sustatzen dituztenak.

Era berean, Covid-19 osteko testuinguru horretan, proiektuak errealitate berrira egokituta egon beharko dute une bakoitzean ezarritako segurtasun-neurri eta -irizpideak jarraituz. Gainera, interes berezia izango dute osasun-krisiak eragindako egoerei laguntzea helburu duten proiektuek.

Oinarrietan jasota dagoen legez, erakunde eskatzaileek proiektu bat baino gehiago aurkeztu ahal izango dute. Hala ere, bat bakarrik izango da diruz lagundua.

Zuen proiektuaren inskripzio-epea 2020ko uztailaren 13tik, 2020ko uztailaren 30era izango da eta oringoan ere, gure web-orriaren bidez egingo da, www.bbk.eus.

Edozein kontsultari bbkproiektuak@bbk.eus mailean erantzungo zaio.

Fuente: bbk

Url: www.bbk.eus