Begiraldatu – Gazteak alioetan sentsibilizatzeko programa


BEGIRALDATU Bizkaiko batxilergoko ikastetxeei eta erdi mailako heziketa zikloen zentroei zuzenduriko balioetan oinarrituriko hezkuntzarako programa da, 15 eta 18 urte bitarteko gazteen artean elkartegintza, boluntariotza eta parte-hartze sozialerako modu ezberdinak sutatzen dituena.

Programa hau hiru edo lau saioko doako tailer bat da, ikastetxe bakoitzaren behar eta interesetara egokitzeko modukoa, praktikoa eta aktiboa, bizipenetan oinarrituriko azken saio egiteko aukera ematen duena.

Boluntariotzaren Euskal Planaren markoan 2007/08 ikasturtean martxan jarritako programa hau, gazteek errazago uler dezaten gizarte-mugimendua eta bertan parte hartzera animatzeko sortu da.

21/22 ikasturtean ere BEGIRALDATU aurrez aurre nahiz online egiten jarraitu ahal izango da.

Ikastetxeek tailerren INFORMAZIO gehiago edo ERRESERBA egin nahi izanez gero, bolunta@bolunta.org helbidearen bidez jar daitezke harremanetan.