Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea zabalik


Berdintasunerako Emakunde Sariaren  2020ko edizioaren deialdia argitaratu da gaur. Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere.

Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da eta hautagaiak aurkezteko epea urriaren 9an bukatuko da. Saria nori esleitu ebazteko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan; kasu bakoitzean, neurria berbera izango da:

a) Hautagaiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean egindako ibilbidea.

b) Emakumeen lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako jardun, ekintza, lan, eta proiektuek berez duten garrantzia.

c) Jardun, ekintza, lan edo proiektu horiek edo proposatutako pertsona horren ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.

Fuente: Irekia

Url: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/63123-abierta-convocatoria-para-presentar-candidaturas-premio-emakunde-para-igualdad-2020