Bizitegi eta Ausartzen boluntarioak behar dituzte


Bizitegi erakundeak boluntarioak behar ditu gizarte-bazterketako egoeran dauden eta ospitale psikiatriko batean edo adinagatik hirugarren adinekoen egoitzetara bideratu diren pertsonei laguntzeko. Laguntza astean behin izango da.

Ausartzen elkarteak (Erandio) boluntarioak behar ditu 12 eta 16 urte bitarteko haurrekin eskola-laguntzarako. Hobe euskaraz jakitea.

Boluntarioen behar hauei eta beste batzuei buruzko informazioa esteka bidez eskura dezakezue.