Boluntako guneak lagatzeko zerbitzuaren berriak


Print Friendly, PDF & Email

Hauek dira boluntako espazioak lagatzeko zerbitzuaren berri batzuk, egungo egoeraren ondorioz eta zerbitzua hobetzeko asmoz, kontuan hartuta espazioak erabiltzen dituzten gizarte entitateen eskaerak:

1.- Espazioen edukiera: Pertsonen arteko distantzia gorde behar denez COVID-19 zabaltzea saihesteko, boluntako espazioen edukiera murriztu behar izan dugu. Kontsultatu egindako aldaketak eskaera egiterakoan.

2.- Espazioak eskatzeko epea luzatzen da: 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean espazioak erabiltzeko erreserbak egin ahal izango dira, 2020ko irailaren 1etik 2021eko uztailaren 31ra erabili ahal izateko.

3.- Ekitaldi-aretoaren erabilera: Irailaren 1etik aurrera, boluntako ohiko ordutegitik kanpo erabili ahal izango da ekitaldi-aretoa. Horri esker, larunbat arratsaldeetan eta igandeetan ere gorde ahal izango da ekitaldi-aretoa. Erreserbatzen duen entitatea arduratuko da espazioa irekitzeaz, ixteaz eta barne dinamikaz, zerbitzuaren araudi orokorra kontuan hartuta.

Informazio gehiago: bolunta@bolunta.org Telf. 944161511