#boluntarioenZaintza Topaketa


Bizkaiko Boluntariotza Elkarteen Foroak, boluntarioen zaintzari buruzko hainbat ekintza izango dituen astea martxan jarri du. Aukeratutako lema BOLUNTARIOEN ZAINTZA, “UN VOLUNTARIADO DE MUCHO CUIDADO” da. Gure erakundeetan boluntarioak zaintzearen garrantzia nabarmentzea da helburua.

Urriaren 17an 10:00etatik 12:00etara presentziazko saio bat egingo da boluntako areto nagusian. Saio hori aste osoko amaiera izango da. Toki-kopurua mugatua izango da, baina on line konektatzeko aukera ere egongo da.

Bizkaiko gizarte-erakunderen batean boluntarioa bazara eta parte hartu nahi baduzu, aurrez aurre edo online, urriaren 17ko topaketan, idatzi bolunta@bolunta.org helbidera.

Jarraitu asteko jarduerari, eta hartu parte sareetan #boluntarioenZaintza hashtag erabiliz.