Espainiako Boluntariotzaren Plataformak ekimen berri bat sustatu du. Honen helburua estatu osoan ekintza boluntarioaren errealitatearen ezagutza sakonagoa izatea da.
Bai boluntak, zein Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak interesgarritzat jo dugu boluntariotzaren errealitatearen ikerketa honetan Euskadikoa ere islatzea. Horregatik, Bizkaiko boluntariotzako erakundeoi eta pertsona boluntarioei bertan parte hartzera animatzen dizuegu, horretarako prestaturiko galdetegiei erantzunez.
1. BOLUNTARIOTZA ERAKUNDEEN INKESTA (ENTITATEEN INKESTARAKO ESTEKA)
2. BOLUNTARIOENTZAT INKESTA (BOLUNTARIOEN INKESTARAKO ESTEKA
(Inkesta euskaraz zein gazteleraz erantzun daiteke, sartu eta lehen orrian aukeratu daiteke hizkuntza.)
Mila esker zuen laguntzagatik.