Federazioak eta elkarteen batasunak

Elkarteei buruzko Legeak aurreikusten du “elkarteek, beren xedeak hobeto lortzearren, federazioak era ditzaketela, lurraldea edo sektorea oinarri hartuta”.

Halaber, Konfederazioak (federazioen batasunak) era daitezke, eta, oro har, elkarteak libre dira beraien artean edo beste edozein erakunderekin batzeko edo elkartzeko.

Batasun eta federazio horiek eratzeko, elkarte arrunt bat eratzeko jarraitu beharreko pauso berdinak emango dira, baina berariazkotasun batzuekin (adibidez, federazio bateko kide izateko, eskaera erakundeek egin behar dute batzar nagusiaren akta batekin, non federazio horren partaide izateko borondatea adierazten den).

Print Friendly, PDF & Email