Adierazleen sorkuntza desmitifikatzea eta saiakeran ez hiltzeko.






DESKRIBAPENA


Print Friendly, PDF & Email

COVID-19ren osasun-alarmaren ondorioz, tailer hau birmoldatu dugu, online egin ahal izateko.

Apirilaren 28an hasiko da ikastaroa eta materialak aurkezteko saio batekin eta ondoren edukia hiru saio laburretan landuko dugu, banakako lana eta ikasketa kolektiboa ere izango dira.

Saio horietan, tailerreko bideratzaile Lara Gonzalezekin batera arituko dira ikasleak. Bertan, talde-dinamiken eta praktika errealen bidez, ikasleei aholkua emango die proiektuen formulazioan adierazleak txertatzeko eta, esan bezala, saiakeran ez hiltzeko.

Adierazleak diseinatzen ikasi nahi duzu? Eta, erabilgarriak eta neurtzeko errazak izan daitezen nahi duzu? Eta, dirulaguntzak emateko baldintza gisa erabili daitezen ere bai?
Ikastaro guztiz praktiko honetan, hainbat motatako adierazleak diseinatuko ditugu, guztiz erabilgarriak izango direnak proiektuak kudeatzeko orduan.

EDUKIAK

.- Adierazle egokiak formulatzeko gakoak: SMART.
.- Betiereko eztabaida: adierazle kuantitatiboak vs adierazle kualitatiboak.
.- Adierazle motak: parte-hartzeari, prozesuari, emaitzei, eraginari, genero-eraginari eta abarri buruzkoak.
.- Nola sartu adierazleak informazioa jasotzeko tresnetan.





Kodea 8748
Iraupena 8 or
Datak apirilak 28, maiatzak 8, 11 eta 15.
Ordutegia 12:00etatik 14:00etara.
Prezioa 30 €
Hornitzailea Lara González, Kalidadearen arduraduna eta ebaluazio-kontsultorea, 1998tik.


Print Friendly, PDF & Email