Erabakiak hartzea talde eta erakundeetan: elkar zaintzazko kulturarantz (euskeraz)






DESKRIBAPENA


Gure erakundeen eta taldeen testuinguruak gero eta aldakorragoak, lurrunkorragoak, dudazkoagoak, konplexuagoak eta anbiguoagoak dira. Egoera horietan erabakiak hartzea benetan zaila da, gure erakundearen, gure taldeen eta geure buruaren beraren egonkortasuna jokoan baitago. Holakoetan, erraza da nork bere premiak interes kolektiboaren aurretik ipintzea.

Ikastaro honetan, 5 bloketan zehar, praktikatuko dugu nola gure talde eta erakundeetan elkarrekin aritu eta erabakiak hartu, elkarren lehia baztertuz eta elkar zaintza sustatuz.

EDUKIAK

  • Kontzientzia hartzea pertsona mailan (4 iragazkiak) eta erakunde/talde mailan (10 senak).
  • Taldearen mapeoa, kideen arteko 5 entzute-mailen bitartez.
  • Gatazkaren Eskailera (1): lehen hiru mailak: 1) Deserosotasunak; 2) “Uste ustelak” eta gaizki-ulertuak; eta 3) Tirabirazko (g)uneak.
  • Gatazkaren Eskailera (2): “Eskailera-burua” eta hortiko aukera bi: a) “Elkarrizketa Zaila”; b) Aurkakotasuna edo Gatazka. Elkarrizketa Zailen kudeaketa.
  • Azaleratzen den aukera kolektiborik onenaren behaketa. Erabakiak hartzea elkar zaintzatik.




Kodea 9074
Modalitate Aurrez aurrekoa
Datak Martxoak 3, 10, 17 eta 24
Ordutegia 16:00-19:00
Prezioa 45 €
Hornitzailea Alex Carrascosa, EDE Fundazioko erakundeen eta profesionalen garapena
Print Friendly, PDF & Email