Gako metodologikoak erakundeetan, diagnostikoak eta berdintasunerako planak diseinatzeko






DESKRIBAPENA


Prestakuntza honetan, lan-arloko berdintasunaren kontzeptu eta alderdi nagusiak ezagutu eta horiei buruzko gogoeta egingo dugu, diagnostikoetan antzematen ditugun desberdintasunak errazago ulertzeko.

Tresnak eskainiko ditugu berdintasunerako neurriak diagnostikatzeko eta ezartzeko, erakundeetara eramateko modukoak.

Bi orduko 3 saio egingo dira bideo-deien bidez, eta gainerako orduak boluntaren moodle plataforman egingo dira.

EDUKIAK

  • Lan-arloko genero-desberdintasunak: arrazoiak eta ondorioak.
  • Erakundeetako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko oinarrizko kontzeptuak.
  • Berdintasunerako araudia, legeak eta planak (nazioartekoak, estatukoak eta Euskal Autonomia Erkidegokoak).
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-egoera erakundeetan: diagnostikoa, genero-adierazleak eta hobetzeko proposamenak.
  • Hainbat arlotako erakundeetan berdintasunerako planak garatzeko tresnak.




Kodea 9080
Modalitate Online
Iraupena 10 ordu
Datak Maiatzak 4, 11 eta 18
Ordutegia 10:00-12:00
Prezioa 45 €
Hornitzailea EDE Fundazioaren Genero Aholkularitza
Print Friendly, PDF & Email