Informazioa antolatzeko, partekatzeko eta parte hartuz sortzeko tresna teknologikoak






DESKRIBAPENA


Erakundeetan ezagutzak eta edukiak etengabe sortzen direnez, beharrezkoa da lan egiteko formula berriak ezartzea. Informazioa, sormena eta beste batzuekin batera sortzeko eta parte hartzeko guneak dinamizatzea era egokian kudeatzen badira, gure taldeen indarra eta adimena aztertu eta ustiatu ahalko dira. Tailer honetan, ikasiko dugu nola erabili behar den digitalizazioa erakunde gisa hazten garen bitartean, edozein erakundek erabili dezakeen produkzio-plataformen bitartez.

Saioak funtsean ikuspegi praktikotik egingo dira beti, eta garatuko diren kasuetan parte-hartzaileek eremu digitalean jardun beharko dute, irakasleek proposatutako praktikak eta erronkak gauzatu ahal izateko.

Tailerra astearte eta asteazkenetan bilkatuko da.

• Asteartetan ezagutu eta aztertuko diren lan-tresna berrietan, eta ikasleek hauekin izango duten lehen harremanean oinarrituko da praktika.
• Asteazkenetan ikasleek lantaldeetan kasu praktiko bat konpondu beharko dute aurreko saioan ezagututako lan-tresna digitalak elkarlanean erabiltzen.

EDUKIAK

  • Sarrera: Lan-tresna digitalak.
  • Sarean informazioaren kudeaketa.
  • Sarean informazioaren jasotze automatikoa.
  • Edukien sorkuntza.
  • Hedapen eta komunikazio kanalak.
  • Lantaldeko plangintza eta kudeaketa.
  • Bileren eta akordioen garapenerako lan-tresna digitalak.




Kodea 9060
Modalitate Online
Iraupena 12 ordu
Datak Azaroak 17, 18, 24 eta 25 eta abenduak 1 eta 2
Ordutegia 16:00-20:00
Prezioa 45 €
Hornitzailea Mireia Muñiz Mairal, Miinnovación-eko Berrikuntza eta Sormen aholkulari eta hezitzaile seniorra
Print Friendly, PDF & Email