Kexatik ikaskuntzara, psikologia positiboa krisi garaietarako






DESKRIBAPENA


Prestakuntza honetan, Psikologia Positiboan murgilduko gara, bai eta zientifikoki birformulatzen ari diren esparru batzuetan ere, ikuspegi horretatik pentsamendua eta emozioak ulertzeko modu berriak eskaintzeko.

Gure indargune pertsonalak, erresilientzia-gaitasuna, esker ona eta optimismo-maila ezagutuko ditugu. Zailtasunei aurre egiteko eta krisi-egoeretan ongizatea hobetzeko ditugun gaitasunak indartuko ditugu. Egunerokotasunean aplika daitezkeen baliabideak ikusiko ditugu, arlo pertsonalean eta lan- eta antolaketa-eremuetan aldaketa eragin ditzaketenak.

EDUKIAK

  • Psikologia positiboa – zer den eta zer ez.
  • Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea – Nor naiz? Indar pertsonalak.
  • Jarrera positiboa – kexatik ikaskuntzara – Baikortasun adimentsua eta esker ona.
  • Erresilientzia – zailtasunen ondoren indartuta ateratzea.




Kodea 9075
Modalitate Aurrez aurrekoa
Iraupena 12 ordu
Datak Martxoaren 4a, 5a eta 6a
Ordutegia Ostegun eta ostiralean, 16:00-20:00, eta larunbatean, 10:00-14:00.
Prezioa 45 €
Hornitzailea Raquel Ledesma, Noralai zoriontasunaren eskolako psikologoa eta coach-a
Print Friendly, PDF & Email