Pertsona juridikoen erantzukizun penala (Compliance)






DESKRIBAPENA


Print Friendly, PDF & Email

Abenduaren 2010ean, Zigor Kodean egindako erreformari buruzko 5/2010 Lege Organikoa sartu zen indarrean, eta lege horrek pertsona juridikoen erantzukizun penala gehitu zuen. Harrezkero, enpresek, erakundeek, fundazioek edo elkarteek erantzukizuna izan dezakete legearen aurrean, beren dimentsioa alde batera utzita.

Saioaren helburua da ikastea zer eragin duen arau horrek erakundeengan, bai eta erakunde horietan izan litezkeen ondorio penalak saihesteko edo txikiagotzeko tresnak eskaintzea ere.

COVID-19ren osasun-alarmaren ondorioz, tailer hau birmoldatu dugu, online egin ahal izateko.

Saioaren edukia banakako lanaren, ikaskuntza kolektiboaren eta gaian adituak diren pertsonekin kontrastatzearen bidez garatuko da, gure ikastaroen izaera praktikoa ziurtatuz. (2 ordu saio kolektiboan eta 2 ordu irakurketa eta analisiarako)

EDUKIAK

.- Pertsona juridikoen erantzukizun penalaren hastapena eta definizioa.
.- Delituak eta zigorrak.
.- Antolaketa- eta kudeaketa-ereduak (delituak prebenitzeko plana).
.- Benetako kasuak.

 





Iraupena 4 or
Datak Ekainak 3.
Ordutegia 10:00etatik 12:00etara.
Prezioa Dohainik
Hornitzailea Oihane Bilbao, abokatua; Urraza, Mendieta & Asociados, eta Federico Ruiz de Hilla, Deustuko Unibertsitateko zigor-zuzenbideko irakasle ohia.


Print Friendly, PDF & Email