Pasaden azaroaren 30ean, Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak eta José Alberto Vicente Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko presidenteordeak, Vitoria-Gasteizen, 2021-2024 aldirako EAEko Boluntariotza Estrategiaren ildo nagusiak aurkeztu zuten.
“Gizarte aktiboa nahi dugu, esna dagoena, mobilizatua, merezi duten kausekin konpro-misoa hartzeko prest dagoena, eskuzabalki laguntzeko prest dagoena; gainera, hori izan da beti eta gaur egun ere bada EAEko gizartearen ezaugarrietako bat, auzolana, auzo-tarren mugimenduak, langileenak, ingurumenaren aldekoak, laguntza ematekoak edo izaera politikokoak bezala”, esan zuen Amilibiak.
“Gure ustez, boluntariotza da sozialki aktiboa den erkidego bat animatzen duen eragilea, muskulua, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta, haren barruan, Berdintasun, Justi-zia eta Gizarte Politiketako Sailak eragile horrek are indar handiagoa hartzea nahi dugu, ideal altruistak mugiarazten duen eta haiek mugitzen dituen muskulu hori elikatu nahi du”, esan zuen.
Amilibiak esan zuen ere “Boluntariotza eta partaidetza sozialerako beste modu batzuk EAEn” Eusko Jaurlaritzaren azterlanaren datuek honako hau ziurtatzen dutela: EAEko biztanle-riaren % 70 inguruk jarduera sozial edo politikoren batean parte hartzen du, eta % 13,4k, lan boluntarioak betetzen ditu, hirugarren sektorearen erakunderen batean.
Laster, Boluntariotzako Estrategia eskuragaia izango da EJ eta boluntaren webgunetan.