Ekonomia Solidarioko Ikastaroa


Print Friendly, PDF & Email

Ekonomia Solidarioan formakuntza nahi duzu?

REAS Euskadik -Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sarea- formakuntza ireki, malgu, online eta doakoa jarri du abian.
Ikastaroan Ekonomia Solidarioa, bere estrategiak eta proposamenak ezagutuko dituzu, eta horrez gain, ekonomiaren eta bere prozesuen azterketa integrala egiteko beharrezkoak diren tresna kontzeptualak eskainiko dizkizugu.

Doako online ikastaro honetan Ekonomia Solidarioaren sarrera kontzeptuala egingo da, zeinak ekonomia, bere alderdi guztiak kontuan harturik –ekoizpena, finantziazioa, komertzializazioa eta kontsumoa–, gizabanakoaren eta komunitatearen garapenaren zerbitzura dagoenbitarteko –eta ez helburu– gisa aldarrikatzen duen.

Gai honetan sakondu nahi izanez gero, formakuntza moduluetan antolatutako jarduera multzoak, bideoak, testu erreferentzialak eta bibliografia proposatzen dizkizugu, edozein lekutatik, era malguan eta doan garatu ahal izango dituzunak.

Fuente: REAS Euskadi

Url: https://cursoess.reaseuskadi.eus/eu/hasiera/