Elikagaien Bilketa Erraldoia


Print Friendly, PDF & Email

Bizkaiko Elikagaien Bankua, igande honetan Bilbao Basket ikustera eta animatzera  joango da. Azaroaren 22 eta 23an egingo den Elikagaien Bilketa Erraldoian boluntario moduan parte hartzera animatu nahi gaituzte. Bizkaiko 3oo supermerkatuetan egingo da eta guztioen laguntza behar dute.  Animatu eta parte hartu!

Boluntario izan nahi baduzu, 946053779 telefonora deitu edo elkartearen webgunean izena eman.