Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala eraldaketa digitalaren erronkaren aurrean


EDE Ezagutza, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, martxan jarri du Eraldaketa Digitalaren erronkaren aurrean Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko entitate eta sareetako errealitatea ezagutzeko ikerketa.

Galdetegi honekin egoeraren diagnostiko bat egin nahi da hainbat alorretako erakundeetan teknologia mota desberdinen txertatze maila ezagutzeko, baita erakundeetako berrikuntza-prozesuetan teknologia izaten ari den rola eta prozesu horietan eragin dezaketen eragile desberdinak ezagutzeko ere.

Kontuan hartuta erantzun ahal izateko erakundearen inguruko ezagutza behar dela, galdetegiari erakundearen ikuspegi osotu bat duen norbaitek erantzutea gomendatzen da.

Galdetegiari lotura:

“EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALA ERALDAKETA DIGITALAREN ERRONKAREN AURREAN”