Leyenda

ActoCampañaFormaciónJornadasOtros

Legenda

EkitaldiaKanpainaPrestakuntzaJardunaldiaBesteak

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldiak guztiak

  • This Ekitaldi has passed.

Aurrez aurreko lantegia: Komunikatu ezazu nahi duzuna zure ez hitzezko hizkuntzarekin

Ekaina 17 >10:00 am - 12:00 pm

Deskribapena

Maiz adierazu nahi duguna eta esateko modua ez dira bat etortzen. Izan ere, ez gara gure hitzezko hizkuntzaz soilik ari: gure gorputzak eta aurpegiak kale egin diezagukete. Gure solaskidea minduta edo nahastuta sentitu daiteke gure keinuen eta ideiak adierazteko moduaren arabera, gure gorputz-mugimenduak kontuan hartuta.

Lantegi honetan ez hitzezko hizkuntza kontrolatzeko teknika baliagarriak ikasiko ditugu, ziurtasun handiagoz bilera garrantzitsuei, negoziaketei edo hitzaldi interesgarriei aurre egitekoak, hain justu, irudi pertsonal ona ematea helburua delarik.

Hitzez esaten dena bezain garrantzizkoa da gure keinuei dariena. Labur esanda, pertsona bakoitzaren komunikazio osoaz mintzo gara. Hau da, nork bere ezaugarri propioak ditu, positiboki garatu daitezkeenak, haiek bere alde egitea nahi badu.

Edukiak

● Komunikazioaren eta ez hitzezko hizkuntzaren jatorria.

● Ez hitzezko komunikazioaren esanahiak.

● Keinu hizkuntza eta kulturen eragina.

● “Ispiluaren aurrean” Behatu ezazu zure gorputz-hizkuntza eta ikasi: keinu jakinen esanahiak (adibide praktikoak)

● Nola egin aurre zure aurrean dagoen jendeari: ez hitzezko hizkuntza: aurkezpenak, lan-inguruneak, enpresa-inguruneak, ogibide arlokoak eta negozio-esparruak (adibide praktikoak).

Hartzaileak

Bai norberaren elkarrizketak bai negoziatzeko gaitasuna hobetu nahi dituzten pertsonak. Halaber, mintzatzeko orduan asertibitatez eta ziurtasun handiagoz sentitu nahi duten pertsonak, azken batean konfiantza-irudia emate aldera.

Parte hartzeko betekizunak

Lantegian parte hartzeko gogo onez jardun besterik ez dago proposatuko diren dinamiketan.

Egutegia

Ekainak 17 (osteguna), 10:00 – 12:00

Tokia

Santa Klara kulturtegia. Bilera-aretoa (2. solairua)

Casilda Iturrizar, 10. 48920 Portugalete

 

Parte hartzeko baldintzak

Portugaleteko gizarte-elkarteetako kideek izango dute lehentasuna.

Lantegia doakoa da ikasleentzat. Portugaleteko Udalak hartuko du bere gain gastua.

Bertaratzeko konpromisoa eskatzen da ekimen honen ahaleginari baliorik kendu ez dakion.

Xehetasunak

Data:
Ekaina 17
Ordua:
10:00 am - 12:00 pm
Ekitaldi Kategoria:

Lekua

Centro Cultural Santa Clara
Casilda Iturriza, 10
Portugalete,

Antolatzailea

ADAKA
Email:
adaka@adaka.org
Website:
http://www.adaka.org/