Leyenda

ActoCampañaFormaciónJornadasOtros

Leyenda

EkitaldiaKanpainaPrestakuntzaJardunaldiaBesteak

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldiak guztiak

Aurrez aurreko tailerra: ‘Jolasaren pedagogia’

Apririla 14 >9:00 am - 1:30 pm

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Jolasaren pedagogia‘ tailerra Bilbon. Raúl García Piñeirok ‘Saco de Juegos’-en sortzailea, esperientzia ludikoen diseinatzailea eta berrikuntza teknologikoan aholkulariak emango du ikastaroa.

Prestakuntza saioan parte hartzen duten pertsonek jarrera, balioen barneratzea eta hezkuntza-xede anitzak lortzeko tresna ludiko edota jolas-baliabideak, baita esperientziak diseinatzeko metodologiak eta mekanismoak ere ikasiko dituzte.

Horretaz gain, hainbat hezkuntza- eta enpresa-esparrutan erabiltzen ari diren jolasean oinarritutako azken hezkuntza-joera berritzaileak ezagutuko dituzte.

Helburuak

  • Jolasak egungo gizartean duen garrantzia ulertzea.
  • Jokoaren hezkuntza-gaitasuna eta gizartea aldatzeko duen ahalmena ulertzea.
  • Esperientzia ludikoak diseinatzeko metodologiak, teknikak eta hezkuntza-joerak ezagutzea.
  • Jolasean oinarritutako jarduerak eraginkortasunez zuzentzeko teknikak bereganatzea.

Bilbon

Noiz: 2021eko apirilaren 14an eta 21ean

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea

Hizkuntza: gazteleraz

Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara

Izena emateko epea: 2021eko martxoaren 15etik 22ra

Leku kopurua: 12 lagun 

Informazio gehiago

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko martxoaren 15ean indarrean jarriko dugun FORMULARIOa bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2021eko martxoaren 15etik 22ra
  • Ikasle kopurua: 12 lagun 

Xehetasunak

Data:
Apririla 14
Ordua:
9:00 am - 1:30 pm
Ekitaldi Kategoria:

Lekua

Observatorio Vasco sobre la Juventud
C/ Huertas de la Villa, 11 bajo
Bilbao,

Antolatzailea

Observatorio Vasco de la Juventud