Leyenda

ActoCampañaFormaciónJornadasOtros

Leyenda

EkitaldiaKanpainaPrestakuntzaJardunaldiaBesteak

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldiak guztiak

  • This Ekitaldi has passed.

Covid-19 Lagunkoitasuneko Europako Jardunbide Egokiak IV. Jardunaldia

Abendua 4, 2020 >8:30 am - 1:30 pm

Euskadi Lagunkoia proiektua Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila darama, Matia Instituto erakundearekin batera, eta herritarren eta sektore publiko, pribatu eta sozialaren partaidetza sustatzen du lagunkoitasunaren mugimendua garatzeko, adinekoei bizimodua erraztuko dieten inguruneak sor daitezen. Ekimen hau Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatutako “Age Friendly Environments Programme” ekimenean oinarrituta dago.

Gaur egun Euskadin 60 hiri eta herri baino gehiago daude sare honi atxikituta eta 800 baino gehiago dira OME-ren mundu mailako sarera atxikituak.

“Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak Europan” IV. Jardunaldia proiektu honen barruan sartzen da. Aurten, Covid-19ren krisiari aurre egiteko irtenbide berritzaileak izango ditu ardatz.

Hartzaileak:

Hainbat herri eta hiritako lagunkoitasun-proiektuetan parte hartzen duten pertsonak.
Bizi-kalitatea eta ondasun komuna hobetzen diharduten elkarteak eta GKEak.
Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak.
Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak.
Herritarrak oro har.

Helburuak

Udalerri, herri eta hiriek zer erronka eta behar dituzten hausnartzea, Covid-19 krisiaren esparruan zahartze-prozesura egokitzeko.
Lagunkoitasun eta Covid-19 krisiaren esparruan beste herrialde eta hiri batzuetan egindako esperientzia berritzaile eta kreatiboak trukatzea.
Covid-19 krisialdian jardunbide egokiak nola gauzatu dituzten eta jardunbide horiek euskal testuinguruan horiek erreplikatzeko zer aukera dituzten ikastea.
Euskadi Lagunkoiako Jardunbide Egokien Sariaren irabazle eta finalisten jardunbide egokiak ezagutaraztea.
Covid-19ren esparruan berrikuntza eta eraginkortasun handiengatik nabarmentzen diren Euskal Autonomia Erkidego erakundeek garatutako praktikak balioan jartzea.

 

Xehetasunak

Data:
Abendua 4, 2020
Ordua:
8:30 am - 1:30 pm

Lekua

On Line

Antolatzailea

Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales del Gobierno Vasco