Leyenda

ActoCampañaFormaciónJornadasOtros

Leyenda

EkitaldiaKanpainaPrestakuntzaJardunaldiaBesteak

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldiak guztiak

Ekonomia Solidarioaren azoka birtuala

Azaroa 27 >8:00 am - Abendua 18 >5:00 pm

Aurtengo Euskadiko Ekonomia Solidarioaren azoka birtuala izango da!

Ziurgabetasunez eta aldaketaz beteriko urtea izaten ari da 2020a. Covid19ren mundu mailako pandemiak eraginda, gure bizitzak goitik behera eraldatzen ari diren ondorio sozial eta ekonomikoak utzi dizkigu.

Gauza bera gertatu zaigu aurtengo azokarekin. Oraindik hurbil sentitzen dugun udaberriko konfinamendua, osasun-murrizketa aldakorrak eta beste konfinamendu bat izateko arriskua direla eta, aurtengo edizioa birtualki egitearen aldeko apustua egin dugu.

Pandemiaren eta ondoratzen ari den sistema ekonomikoaren aurrean, badaude alternatibak!

Zer egingo dugu aurten azokan?

Orain, inoiz baina gehiago, Ekonomia Solidarioa alternatiba gisa

Aurten, eredu ekonomiko hegemonikoa aldatzeko existitzen diren alternatibak ezagutaraztera bideratuko gara; izan ere, berriro ere, pandemia honekin, agerian geratu da ez duela funtzionatzen, eta premiazkoa dela aldatzea. Horregatik, gure ahaleginak adibide praktiko eta errealak ematean oinarrituko dira, pixkanaka ekonomia etikoago, demokratikoago, solidarioago, feministago eta iraunkorrago baterantz urratsak emateko.

Hainbat ibilbide eta jarduera dituen espazio birtuala

Edizio berezi honetan, azokako leku eta jarduera tradizionalak espazio birtualetara egokitu ditugu:

Erakusleiho birtual bat izango dugu, Ekonomia Solidarioko erakundeen produktuak eta zerbitzuak ikusi eta erosi ahal izateko.
Hitzaldien eta tailerren bidez ezagutzak zabaldu eta jakintzak partekatuko ditugu.
Erakundeen arteko lankidetza garatuko dugu hainbat jardueraren bitartez.

Gainera, aurten, inoiz baino gehiago, ingurumen-inpaktua murriztuko dugu, material fisikoen erabilera ezabatuz eta software libreko teknologien alde eginez. Eta beti bezala, bizitza erdian jartzen jarraituko dugu proposatutako jardueren bidez.

Datak: Azaroak 27tik abenduaren 18ra

Xehetasunak

Start:
Azaroa 27 >8:00 am
End:
Abendua 18 >5:00 pm
Ekitaldi Kategoria:
Website:
https://merkatusoziala.eus/merkatu-soziala-es.htm#page2

Lekua

On Line

Antolatzailea

REAS Euskadi
Email:
reaseuskadi@reaseuskadi.net