Leyenda

ActoCampañaFormaciónJornadasOtros

Leyenda

EkitaldiaKanpainaPrestakuntzaJardunaldiaBesteak

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldiak guztiak

#FESStaEtxetik

Maiatza 25 >5:30 pm - Maiatza 28 >6:00 pm

Print Friendly, PDF & Email

Bitamina dosi txiki batzuk prestatu ditugu. Lau egunez ordu erdiko saio motz batzuk egingo ditugu energiaz betetzeko eta ekonomia ezberdin bat eraikitzeko indarrak lorzeko:

Maiatzak 25 – A Bitamina
Asteleheneko saioan KONTSUMO ARDURATSUAtaz hitz egingo dugu Geltoki proiektuko lagunekin, modu ezerdin batean nola kontsumitu dezakegun ikasteko eta honen onurak ezagutzeko.

Maiatzak 26 – B Bitamina
Astearteko saioan MONETA SOZIALei buruz mintzatuko dugu martxan jarri berri den Ekhilur proiektuko sustatzaileekin, diru hegemonikoaz gain legalak diren beste alternatiba batzuk existitzen direla ikusteko, eta nola diru honek tokiko ekonomia eta dendak sustatu ditzazkeen, sareak sortuz.

Maiatzak 27 – C Bitamina
Asteazkeneko saioan BIDEZKO MERKATARITZAri buruz arituko gara, ospatu berri den eguneko ideia eta ikasketa nagusiak jasoz Ocsi erakundeko kideekin, kontsumo kontzienteko aukeretan sakonduz.

Maiatzak 28 – D Bitamina
Azkenik, osteguneko saioan ENERGIA BERRIZTAGARRIAren gaian sartuko gara GoiEner taldearekin, energia garbi zein berriztagarria izatea zein erreza den ikusteaz gain, Covid19aren krisian hainbat aldiz aipatu den pobrezia energikoari konponbideez ikasteko.

Xehetasunak

Start:
Maiatza 25 >5:30 pm
End:
Maiatza 28 >6:00 pm
Ekitaldi Kategoria:
Website:
https://www.youtube.com/channel/UCMbyKphbHxZWAdLyJpUaXUw

Lekua

On Line

Antolatzailea

REAS Euskadi
Email:
reaseuskadi@reaseuskadi.net