Leyenda

ActoCampañaFormaciónJornadasOtros

Leyenda

EkitaldiaKanpainaPrestakuntzaJardunaldiaBesteak

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldiak guztiak

Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen II. Azoka

Urria 19 >6:00 pm - Urria 21 >8:00 pm

Print Friendly, PDF & Email

“Giza eskubideak guztiontzat”, ohiko aldarrikapena da baina giza eskubideak guztiontzako berdinak behar diren arren guztiok ez ditugu modu berean eta uneoro bermatuak. Pertsona guztiok sentitzen ditugu zailtasunak egunerokotasunean eskubideak bermatuta izateko, baina ez guztiok neurri berean.

Hainbat pertsona eta gizatalde ikusezin bihurtu ditugu gure begietara, hor daude, ezagutzen ditugu, baina “gehiengo” horren barruan ez daudenez, hainbat egoeratan ahaztu egiten ditugu, ez ditugu kontuan hartzen. Haien ahotsa entzunaraztea ere zaila egiten zaie, batzuetan ezinezkoa. Haiek bezala, haien eskubideak ere ikusezin bihurtzen dira.

Horrela bizi dute, besteak beste, etxerik gabeko pertsonek, desgaitasunen bat dutenek eta haien herrialdeetatik atera behar izan duten migratzaile eta errefuxiatuek. Hauek dira Azokan azaldu nahi ditugun egoerak eta horretarako Euskal Herriko hainbat elkarteren parte-hartzea izango dugu.

Azoka honek hiru helburu nagusi ditu: batetik, giza talde horiengana hurbiltzea eta haien egoera hobeto ezagutzea; bestetik, euskal elkarteek egoera horiek eta haien eskubideak ikusarazteko dituzten baliabide pedagogikoak aurkeztea, eta, azkenik, giza eskubideen ezagutza sustatzea eta horiek defendatzea gu guztion zeregina dela jabetzea.

Informazio gehiago koordinatzailea@eskurazentroa.eus

Xehetasunak

Start:
Urria 19 >6:00 pm
End:
Urria 21 >8:00 pm
Ekitaldi Categories:
,

Lekua

On Line

Antolatzailea

Eskura
Website:
https://www.donostia.eus/ataria/es/web/eskura