Leyenda

ActoCampañaFormaciónJornadasOtros

Leyenda

EkitaldiaKanpainaPrestakuntzaJardunaldiaBesteak

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldiak guztiak

Hamaika Begirada – Enlazando Miradas kongresuak

Urria 20 >4:00 pm - Urria 22 >7:00 pm

Print Friendly, PDF & Email

Hamaika Begirada – Enlazando Miradas kongresuak bigarren edizioari ekingo diote SETEM Hego Haizeatik. Urriaren 20, 21 eta 22an abiatuko dute ekintza hori, zein hiru arratsaldez era onlinean abiatuko den, 16:00etatik 19:00etara arte.

Modu horretan kontsumo arduratsua eta feministaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren proposamenetan interesatuta dagoen edozein pertsona edo erakundeari parte hartzeko bidea erraztuko diote. Euren xedea hiru botereak – norbanakoa, kolektiboa eta publikoa – eraldatzera datozen proposamenak elkartzea eta aberastea izango da.

2017 urtean abiatu zuten lehenengo aldiz kongresua. Bertan egon al zinen? Oraingo honetan lau ardatz jorratuko dituzte:
Ereduak krisialdian (COVID19) eta alternatibak bazterketaren triadari: neoliberalismoa, etnozentrismoa eta heteroaraua
Erakundeen barne errebisioa eta antolakundeko kultura aldaketa
Indarkeria matxistak eta kontsumoa
Sexu eta genero aniztasunaren eta dekolonialitatea/antiarrazakeriaren ikuspegiak

Beraz, azpimarratu eta erreserba itzazu datak, eta edozein zalantza edo ekarpen izanez gero jarri harremanetan kongresua@setem.org helbidearen bidez. Laster zehaztasun gehiago ekarriko dituzte. Zuzen jaso nahi baldin badituzu eman izena euren buletinean edo jarraitu euren sare sozialak.

Xehetasunak

Start:
Urria 20 >4:00 pm
End:
Urria 22 >7:00 pm
Ekitaldi Kategoria:

Lekua

On Line

Antolatzailea

Setem