Leyenda
ActoCampañaFormaciónJornadasOtros
Leyenda
EkitaldiaKanpainaPrestakuntzaJardunaldiaBesteak

- This Ekitaldi has passed.
Lantegia: ahalduntzea besteak ahalduntzekogaitasun sozioemozionala
Abendua 2, 2020 >9:00 am - 2:00 pm
Dinamizatzailea
GONZALO SILIÓ. Pedagogoa, bizitzarako trebetasunen prestatzailea eta ikasketa-zerbitzuan aditua.
Sarrera
Tailer honetan trebetasun psikosozial batzuk ezagutu eta lantzeko modua izango duzu. Trebetasunok baliagarri dira lanean edota modu
boluntarioan beste pertsona batzuk hainbat prozesutan zaintzen dituztenentzat, esaterako, gizarte-ekintzan, osasuna sustatze-lanetan, gazteak dinamizatzen eta abarretan.
Deskribapena
Lan egiteko prestakuntza-eredua bizitzarako trebetasunetan oinarritzen da. Izan ere, gaitasunak hobetzean datza higadura emozionala dakarten jardueretan beste pertsona batzuekin lan egin ahal izateko.
Trebetasunak honako hauek dira: enpatia, komunikazio asertiboa, emozioak gobernatzea, estresa kudeatzea eta abar.
Edukiak
• Bizitzarako trebetasunetan oinarritzen den prestakuntza-eredua.
• Zeintzuk dira gaitasun horiek?
• Zertarako dira?
• Nola irakasten dira?
Parte hartzeko betekizunak
Tailerrean parte hartzeko, proposatzen diren dinamiketan aritzeko jarrera gogotsua baino ez da beharrezkoa.
Egutegia
Tailerrak bi saio izango ditu:
Lehen saioa. Abenduak 2 (asteazkena), 9:00-14:00
Bigarren saioa. Abenduak 9 (asteazkena), 9:00-14:00
Tokia
Santa Klara kulturtegia. Batzar-aretoa (bigarren solairua)
Parte hartzeko baldintzak
Portugaleteko gizarte-elkarteetako kideek izango dute lehentasuna.
Lantegia doakoa da ikasleentzat. Portugaleteko Udalak / EDEXek / Eusko Jaurlaritzak
ordainduko du.