Leyenda

ActoCampañaFormaciónJornadasOtros

Leyenda

EkitaldiaKanpainaPrestakuntzaJardunaldiaBesteak

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldiak guztiak

  • This Ekitaldi has passed.

LANTEGIA: emozioakkudeatzea egoera zailetan

Urria 16 >10:00 am - 12:00 pm

Sarrera
Covid-19aren krisialdiak, osasun-larrialdia ez ezik, krisi ekonomikoa eta soziala ere ekarri ditu
berekin, konfinamenduak eragindako lan-ziurgabetasuna eta etxeetan sortutako egoera direla
kausa. Horren guztiaren ondorioz, zaila da egoera horri modu osasungarrian aurre egitea. Hala eta
guztiz ere, emozioen kudeaketak egoera horri aurre egiteko tresnak eta teknikak eskaintzen dizkigu.

Deskribapena
Lantegiak bi saio birtual izango ditu, Google Meet-en bitartekoak, eta horietan landuko dugu
emozien kudeaketak zertan lagun diezagukeen gatazka-egoera horri aurre egiteko. Lehenengo
saioan emozioen kudeaketa bera jorratuko dugu eta bigarrenean, aldiz, gure bizikideen emozioetan
eragin positiboa izaten ikasiko dugu.

Edukiak
• Pertsonabarruko adimen gakoak: egoera honek eragiten dizkigun emozioen kudeaketa positiboa
(beldurra, haserrea, tristura…).
• Pertsonen arteko adimen gakoak: gure bizikideen (edo harremanak ditugun pertsonen)
emozioetan eragin positiboa nola lortu, elkarbizitza positiboa izan dadin.

Metodologia
Saio bakoitzak bi ordu iraungo du eta bi atal bereizgarri izango ditu:
– Lehenengo atala: irakasleak edukiak aurkeztuko ditu eta partaideek hala zalantzak nola
gogoetak partekatuko dituzte txataren bidez.
– Bigarren atala: txatean azaldutako zalantza, gogoeta eta galderei ekingo diegu.

Parte hartzeko baldintzak
Beharrezkoa izango da gailu konektatua (ordenagailua, tableta edo sakelakoa), audioa, kamera eta
pantaila dauzkana.
Gomendagarria da gailuak berak audioa, edo hobeto esanda, entzungailuak izatea.

Egutegia
Lantegiak bi saio izango ditu:
1. saioa. Urriaren 16an, ostirala, 10:00etatik 12:00ak arte.
2. saioa. Urriaren 23an, ostirala, 10:00etatik 12:00ak arte.
Tokia: bideokonferentzia.

Parte hartzeko baldintzak
Portugaleteko gizarte-erakundeetako kideek lehentasuna izango dute.
Lantegia doakoa izango da eta Portugaleteko Udalak bere gain hartuko du gastua.

Xehetasunak

Data:
Urria 16
Ordua:
10:00 am - 12:00 pm
Ekitaldi Kategoria:
Website:
http://www.adaka.org/index.php/es/talleres-cursos-y-seminarios-programados/679-2020-04-29-10-18-36

Lekua

On Line

Antolatzailea

ADAKA
Email:
adaka@adaka.org
Website:
http://www.adaka.org/