Leyenda

ActoCampañaFormaciónJornadasOtros

Leyenda

EkitaldiaKanpainaPrestakuntzaJardunaldiaBesteak

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldiak guztiak

  • This Ekitaldi has passed.

Lantegia: ENPATIA, ULERMEN EMOZIONALA ETA INDARKERIARIK GABEKO KOMUNIKAZIOA. Lasaitasuna sortzen eta harreman osasungarriak eta eraikitzaileak sustatzen ikastea

Apririla 22 >5:00 pm - 8:00 pm

Sarrera
Ziurgabetasunean denbora luzez bizi garenean, amorru-uneen eta tristura-uneen artean mugitu ohi gara. Horren ondorioz, gatazkak sor daitezke beste batzuekin, hainbatetan hurbilenekoekin, eta tristura-prozesu luze eta sakonak ere bai. Hala eta guztiz, egoera zalantzagarri eta aldakorretan osasuntsu eta orekaz moldatzen ikas dezakegu.

Deskribapena
Lantegiaren aurrez aurreko bi saioetan gure beharrekin konektatzeko tresnak eskuratuko ditugu (autoenpatia), harreman osasungarriagoak izateari begira, onarpenean eta harmonian oinarrituta. Besteen itxaropenak eta gureak berdinak ez direnean, indarkeriarik gabe adierazten ere ikasiko dugu.

Edukiak

  • Zer gertatzen zait? Gizakion erreakzioak ziurgabetasun-uneetan.
  • Norberaren beharrak identifikatzea.
  • Autoenpatiaren praktika.
  • Gatazkan dauden beharrak identifikatzea.
  • Indarkeriarik gabeko adierazpen emozionala.
  • Enpatia eta akordioak sortzea gatazketan, indarkeriarik gabeko komunikazioaren bidez.

Metodologia
Saio bakoitzak bi une izango ditu: batean, azalpenak, pilula kontzeptualak edo zalantzak jorratuko ditugu, mindfulness-ari eta egungo ondoezari buruzko testuingurua edo azalpen-esparrua emateko, eta bestean, berriz, entrenamendua egingo dugu, hainbat teknika fisiko, mental eta emozional erabiliz.


Egutegia
Apirilaren 22an eta 29an (ostegunak), 17 00etatik 20:00etara.

Lekua
Santa Klara kulturtegiko 2. solairuko batzar aretoa.

Casilda Iturrizar kalea, 10. 48920 Portugalete

Parte hartzeko baldintzak

– Portugaleteko elkarteetako kideek izango dute lehentasuna.

– Lantegia doakoa da ikasleentzat, Portugaleteko Udalak hartuko baitu bere gain gastua.

– Izena ematen dutenei bertaratzeko eta lan egiteko nolabaiteko konpromisoa eskatzen zaie, ekimen honen ahaleginari baliorik ez kentzeko.

Xehetasunak

Data:
Apririla 22
Ordua:
5:00 pm - 8:00 pm
Ekitaldi Kategoria:
Website:
http://adaka.org/index.php/eu/programatutako-ikastaroak/701-2021-03-15-11-05-00

Lekua

Centro Cultural Santa Clara
Casilda Iturriza, 10
Portugalete,

Antolatzailea

ADAKA
Email:
adaka@adaka.org
Website:
http://www.adaka.org/