Leyenda

ActoCampañaFormaciónJornadasOtros

Leyenda

EkitaldiaKanpainaPrestakuntzaJardunaldiaBesteak

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldiak guztiak

Memoria Eraikiz. Indarkeria matxista anitzen biktima eta biziraun duten munduko hainbat tokitako emakumeak

Urria 22 >8:00 am - Urria 23 >5:00 pm

Print Friendly, PDF & Email

Indarkeria matxistei aurre egin dieten emakumeen memoria eta erreparazio prozesuak oraindik ere erronka dira bai herritarrentzat, bai erakunde publikoentzat. Eragile desberdinek zeregin honetan dituzten aukera eta erantzukizunak baldintzatutako erronka, emakumeen testigantzen protagonismotik abiatutako memoria kolektibo bat eraikitzekoa, egiaren eraikuntzari eta gertatutakoa ez errepikatzeko bermeari ekarpenak egingo dizkiona.

Horregatik guztiagatik, aurten Bilbon indarkeria matxisten biktima eta biziraun duten emakumeen memoriari buruzko jardunaldiak izango dira. Jardunaldi hauen helburu nagusia memoriaren garrantziaz gogoeta egitea izango da, egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea aldarrikatzeko. Zehazkiago, emakumeen memoriari buruzko gogoeta egingo dugu indarkeria matxisten aurkako estrategia gisa, indarkeria hauen biktima eta biziraun duten emakumeen memoria ekimenak ezagutuko ditugu, eta erreparazio sinboliko sozialeko proposamen zehatzetarantz aurrera egingo dugu.

Jardunaldi hauek topaketarako eta hausnarketa kolektiborako gune izan nahi dute, kontzeptu konplexu hauetan sakontzeko, betiere analisi feminista batetik hainbat ikuspegitan barneratuz. Memoria soziala abian jartzeko munduko hainbat lekutako jardunbide egokiak eta estrategiak ezagutzeko gune ere izango dira, besteak beste, biziraun duten emakumeen erakundeen parte-hartzea izango dugu.

Xehetasunak

Start:
Urria 22 >8:00 am
End:
Urria 23 >5:00 pm
Ekitaldi Kategoria:
Website:
https://www.mugarikgabe.org/violenciasmachistas/eu/memoriaeraikiz/jardunaldiak2020/

Lekua

Bizkaia Aretoa

Antolatzailea

Mugarik Gabe