Leyenda

ActoCampañaFormaciónJornadasOtros

Leyenda

EkitaldiaKanpainaPrestakuntzaJardunaldiaBesteak

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldiak guztiak

  • This Ekitaldi has passed.

“Mugak: joan ziren emakumeak, iristen diren emakumeak” tailerra

Maiatza 5 >6:00 pm - Maiatza 6 >8:00 pm

Ikastaro honen helburua da bi iragaitzazko lurralde eta bi une historiko elkarrizketan jartzea, ikuspegi feministatik eta emakumeen esperientzien bitartez. Euskal emakumeek gerra zibilean eta frankismoan izan zituzten erbesteratze-prozesuak ezagutuko ditugu; bai eta Iparraldean eta Mexikon izan zituzten harrera-baldintzak ere, eta zer egin zuten aurrera egiteko. Era berean, ezagutuko dugu gaur egun bi lurralde horiek zeharkatzen dituzten emakumeek nondik ihes egiten duten, mugen politikek nola eragiten duten beren bizitzetan eta gorputzetan, eta zer nolako harrera izan duten Euskal Herrian.

Prestakuntzak azalpenezkoa den zati bat eta parte-hartzailea den beste batekin konbinatuko ditu. Bertan, material desberdinak erabiliko dira (testuak, argazkiak, bideoa), eztabaida sortuko da eta proposamenak eraikiko dira kolektiboki, gaur egun emakume errefuxiatuei harrera hobea egiteko.

Tailerreko saioak honako hauek izango dira:

Asteazkena, maiatzak 5, 18: 00etatik 20: 00etara

Osteguna, maiatzak 6, 18: 00etatik 20: 00etara

 

Tokia: Getxoko Kultur Aretoa – Villamonte ( Villamonte Kalea, 8A)

 

Izena emateko: incidencia@cear-euskadi.org  

Xehetasunak

Start:
Maiatza 5 >6:00 pm
End:
Maiatza 6 >8:00 pm
Ekitaldi Kategoria:

Lekua

Aula de Cultura de Getxo
Getxo, Bizkaia,

Antolatzailea

CEAr