Categorias de Eventos
TodosActoCampañaFormaciónJornadasOtros
Ekitaldien kategoriak
GuztiakEkitaldiaKanpainaPrestakuntzaJardunaldiaBesteak

Boluntariotza-jardunari aplikatutako etika (bolunta Solasaldia)
Urria 19>17:00 - 19:30
DESKRIBAPENA
Zer dilema etiko sortzen zaizkigu gure boluntariotza-jardunean?
Boluntarioek eta boluntariotza-erakundeek laguntzen diegun pertsonekin dugun erantzukizuna aintzat hartuta, solasaldi honetara gonbidatzen zaituztegu. Solasaldi honen bidez, argi apur bat egin nahi dugu eta erantzunak eman egunerokoan sortzen zaizkigun “dilema etikoei”, betiere, gure ekintza gidatuko duten eta esku hartzen dugun pertsonak duintzeko irizpide etikoak emango dizkiguten balioen arabera joka dezagun.
EDUKIAK
- Etika eta boluntariotza, gure ekintza gidatzen duten balioak eta aldagaiak.
- Dilema etikoak ebazteko protokoloak eta Etika Batzordeak.
- Pertsonen pribatutasun- eta konfidentzialtasun-eskubideak.
- Haien autonomia eta erabaki-ahalmena garatzea.
- Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen duintasuna.
- Sentsibilitatea, zaintza eta gaiztakeriarik ezaren printzipioa.
- Bertuteen praktika, boluntarioen akonpainamenduan.
- Hainbat kolektibori akonpainamendu etikoa emateko egoerak.
- …