Kodea | 25-0007 |
---|---|
Modalitate | Aurrez aurrekoa |
Iraupena | 10 |
Datak | Ekainaren 2,9 eta 10ean (aurrez aurrekoak - boluntan) |
Ordutegia | Ekainaren 02an, 17:00etatik 19:00etara // Ekainaren 09an eta 10ean 16:00etatik 20:00etara |
Precio | 45€ |
Hornitzailea | Begoña Juaristi Gizarte Lanean diplomatua eta Gizarte Hezkuntzan homologatua. Gorpuz-adimena, Mugimendu Adierazko (Rio Abierto Sistema, Bioenergía, Mindfulness...) |
DESKRIBAPENA
- Emozioek nola funtzionatzen duten ezagutzea, eta jakitea lan egiten dugun pertsonei nola lagundu horiek kanalizatzen.
- Erregulazio emozionaleko teknikak esploratzea.
- Gatazkaren kudeaketa positiborako baliabide profesionalak bizi izatea.
- Komunikazio-tresnak eta teknika asertiboak eskuratzea, emozionalki gogorrak diren egoerak kudeatzeko.
EDUKIAK
- Autoezagutza emozionala: emozioaren elementu kognitiboa, fisiologikoa eta jokabidekoa.
- Emozioak adieraztea eta erregulatzea.
- Gatazketan elkar ulertzea: gure beharrekiko konexioa.
- Gaitasun sozialak: elkar ulertzeko gakoak.
- Pertsonen arteko komunikaziorako gaitasunak:
- Enpatia: gainerakoen sentimenduak ulertu.
- Hizkera asertiboa: lehenengo pertsonan hitz egin.
METODOLOGIA
2 orduko hasierako topaketa bat eta 8 orduko aurrez aurreko saio bi.
Hasierako topaketaren helburua izango da boluntarioen esperientziak biltzea, boluntariotzan aritzen diren lekuetako emozioen kudeaketari dagokionez; hala, beraien beharren arabera egokituko dira aurrez aurreko saioen edukiak.
Hori guztia, bereziki praktikoa den metodologia erabilita; azalpen teorikoak eta bakarkako eta taldeko dinamikak uztartuko ditu, ikaskuntza esanguratsuko bide baitira.