HIRIKIDE- Ikastetxeentzako sentsibilizazio programa


Print Friendly, PDF & Email

Hirikide, Bizkaiko batxilergoko ikastetxeei eta erdi mailako heziketa zikloen zentroei zuzenduriko balioetan oinarrituriko hezkuntzarako programaren eskaera-epea zabaltzen dugu. Honek gazteak gizarte-partaidetza, elkartegintza eta boluntario-tza arloetan sentsibilizatzea du helburu, eta 16-18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta.

2007/08 ikasturtean martxan jarritako programa hau, Boluntariotzaren Euskal Planaren markoan sortu da, gazteek errazago uler dezaten gizarte-mugimendua eta bertan parte hartzera animatzeko.

Horretarako, aukera eman nahi dizuegu, 2020-2021 ikasturtean zehar, doaneko tailer bat egiteko; izan ere, horren bitartez, zenbait balio landu eta bizi ahal izango dituzue, besteak beste, partaidetza, elkartasuna, hiritartasuna, gizarte-eraldaketa, erantzukizun pertsonal eta kolektiboa, etab.

Badakigu ziurgabetasun handiz aurkezten dela ikastaro berri hau. Horregatik, hirikide programa egokitu dugu, aurrez aurre nahiz ONLINE egin ahal dezazuen.

boluntak Bizkaiko boluntariotza eta parte-hartzerako agentzia gisa daukan ibilbidea eta esperientzia jarriko dugu zuen esku, bai eta gizarte-arloan zein gazte taldeen dinamizazioan ibilbide handia egin duen talde pedagogiko bat ere.

Informazio gehiago

Kontaktua: boluntariotza@bolunta.org