Laguntza-telefonoak eta gizarte-baliabideak, konfinamenduaren ondorioei aurre egiteko.


Print Friendly, PDF & Email

COVID-19 geldiarazteko ezarritako neurrien ondorioz, hainbat gizarte-eragilek baliabide desberdinak jarri dituzte herritarren eskura:

HILO DE PLATA – Adineko pertsonen artean hitz egiteko doako telefonoa.

PSIKOBIZI – Herritarrei laguntza psikologikoa emateko doako zerbitzua.

FUNDACIÓN ETORKINTZA – Telefono bidezko laguntza edozein krisi-egoeratan, mendekotasun-zailtasunen, kontsumo-arriskuaren, drogen kontsumoaren eta jokoaren ondoriozko arriskuaren, nerabezaroko gatazken aurrean.

JAKITEN – Mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten ahaideei laguntzeko telefonoa.

EMAKUNDE – Indarkeria matxistaren biktimentzako laguntza. Sei hizkuntzatan indarkeria matxistaren biktimen arretarako telefonoen informazioa, koronobirusak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean. HEMEN.

APNABI – Konfinamenduan eguneroko errutinen plan pertsonalizatua egiteko materiala.

AVIFES – Familiei, gaixotasun mentala duten pertsonei eta gure bazkideei laguntza.

ALKARTASUNA BETI ZABALIK – Laguntza beharrak dituena eta laguntza eman nahi duten pertsona solidarioak harremanetan jartzen ditu.

GIZAKIA – Zerbitzu bakoitzean (Adikzioak, Prebentzioa, Lan-munduan sartzea eta Aholkularitza) inplementatu dituzten neurriak, birusa ahalik eta gehien zabaltzea saihesteko eta behar duten pertsonei eta haien senideei arreta ematen jarraitzeko.

NO ESTAS SOLO – Laguntzeko telefonoa, beren burua han egoteko eskaintzen duten pertsonekin hitz egiteko, baita espiritualki laguntzeko ere.

SJM (Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzua) ARRETA BIRTUALA – Covid-19 alarma-egoeran atzerritartasunari eta asiloari buruz migratzaileei sor dakiekeen edozein zalantza edo kontsultari erantzutea.

ENPATIA-ESPAZIOA – Laguntza emozionala eta entzute enpatikoa.

CRUZ ROJA TE ESCUHA – Laguntza psikologikoa pertsona ahulenei eta koronabirusak jotako gaixoei eta haien familiei.

#Covid19Laguntzak – Covid19-ren aurrean Euskadiko Gizarte Zerbitzuetako laguntza eta prestazioen bilatzailea.

Informazio gehiago jaso ahala eguneratuko dugu sarrera. Beste ekimenen bat ezagutzen baduzu, bidali mezu bat bolunta@bolunta.org helbidera, eta sartu egingo dugu.