Lortu kredituak elkartasun eta lankidetza jardueren bidez


1. URRATSA: HAUTATU ZER ERAKUNDEREKIN LAN EGIN ETA ZER JARDUERA EGIN.

Kredituak lortu ahal izateko, honako elkarteetan egin behar dira elkartasun eta lankidetza jarduerak:
• Bolunta (Bizkaia), Gizalde (Gipuzkoa) eta
Batekin (Araba) agentziek abalatutako erakundeak.
• UPV/EHUren berezko programak.
• Euskadi Boluntariotzaren·Errolda Orokorrean erregistratutako boluntariotza erakundeak.

2. URRATSA: PRESTAKUNTZA JARDUERA BATEAN PARTE HARTU.

Presta zaitez boluntariotzaren arloan, boluntariotza agentziek edo UPV/EHUk berak eskaintzen dituzten ekintza eta ekitaldien bitartez.

3. URRATSA: ESKATU KREDITUEN AITORPENA UPV/EHUren GARAPENERAKO LANKIDETZA BULEGOARI.

Eskatu ONLINE; elkartasun eta lankidetza jarduerengatik kredituak aitortzeko ziurtagiria, horretarako ezarritako epeen barruan.
Eskaera egiteko bi dokumentu entregatu behar dituzu: I ERANSKINA (boluntariotza erakundeak eman eta inatutako txostena) eta II ERANSKINA (ikasleek egin eta sinatutako txostena).
Hamabost egunen epean, ziurtagiria jasoko duzu posta elektronikoaren bidez.

4. URRATSA: AURKEZTU KREDITUEN AITORPENAREN ZIURTAGIRIA ZURE IKASTEGIKO IDAZKARITZAN.

Elkartasun edo lankidetza jardueretan parte hartzeagatik, kreditu 1 onartzen da 30 orduko arduraldi bakoitzeko eta 6 kreditu, gehienez, ikasketa planaren osotasuna kontuan hartuta.

Non egin dezaket boluntario lana?
Zeintzuk dira egin beharrekotra miteak?
Nola jaso dezaket prestakuntza?
Zer tramite egin behar dut
kredituen aitorpena lortzeko?

KREDITUEN AITORPENA ESKATZEKO EPEAK
urtarrilean (18 – 29) • ekainean • irailean

INFORMAZIO GEHIAGO JASOTZEKO
Iraunkortasunaren arloko zuzendaritza.
https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/entitateetako-boluntariotza
946017933 / 2855/ 2067
iraunkortasuna@ehu.eus

Eraikina:
Biblioteka Nagusia, 6. solairua
48940 Bizkaiko campusa (Leioa)

 

Fuente: EHU / UPV

Url: https://www.ehu.eus/es/web/iraunkortasuna/boluntariotzarekin-bat