Mundu bat, mehatxu bat, erronka bat


Print Friendly, PDF & Email

Gaur egun bizi dugun garai hau Historiako orrialdeetan idatzita geratuko da. Lagundu ezazu orrialde horiek idazten, zure bizipenak, gogoetak eta proposamenak sare sozialetan partekatuz #ElkartasunaDaErantzuna traolarekin.

Munduko edozein bazterretako pertsonen bizipenen, hausnarketen eta proposamenen testigantzak eman nahi ditugu ezagutzera. Egunero erabiltzen ditugun maskaren atzean ezkutatzen diren kezkak, irtenbideak, ideiak, ekimenak, testigantza positiboak, bizipenak, elkartasun kontaketak…; ISTORIO PERTSONALAK, hain zuzen ere.

Sare sozialetan zure istorioa kontatu 30 segundoko bideotxoan, argazki baten bidez, 280 hizkidun testu batekin, edo nahieran.

Zuk erabakitzen duzu nola nahi duzun gogoratzea bizi dugun egoera, baita nola irtengo garen egoeran honetatik ere, pandemia global honetan inor ez geratu gabe atzean.

Ondoko gaiak proposatzen dizkizugu zure testigantza kontatzeko, baina baten bat falta bada… grabatu, idatzi edota argazkia atera! Sare sozialetan adierazi zure maskararen atzean dagoen istorioa!

Fuente: Coordinadora de ONG de Desarrollo de Euskadi

Url: https://www.ongdeuskadi.org/eu/portada_view.php?id=137&menu=deinteres