Prestakuntza: “Gure erakundeak loratzeko ezinbesteko mantenugaia”


“Landareak, izaki bizidunak direnez, ureztaketa eta eguzkia ez ezik, zenbait mantenugai behar dituzte hazteko eta, batez ere, loratzeko”.

boluntarentzat, prestakuntza da aparteko mantenugai hori; hari esker, erakundeek eta boluntarioek hazten jarrai dezakete, eta beren helmuga eta erronka guztiak erdietsi.

Urte osoan zenbait une izaten dira, landareek laguntza txiki bat behar dutenak. Hazteko hiletan (udaberrian eta udan), baina baita udazkenean eta neguan ere; izan ere, hotza iristen denerako, mantenugaien gordailu on bat behar dute.

Urtea amaitzera doan honetan, urtea lehorra, gogorra eta zaila izan da. Pandemiak ezustean harrapatu gintuen, eta bizitza aldatu zigun. Ondorioz, energia mugatik hurbil daukagu. Elkarte eta erakunde asko daude ataka zailean, orekari eutsiz eta doikuntzak eta egokitzapenak eginez, beren jarduera ahal den modurik onenean garatzen jarraitzeko.

Eta, landareek bezala, “negua” jasateko, mantenugaien gordailu on bat behar dugu erakundeok osatzen ditugunok, berorien arima eta motorra garenez gero; gainera, mantenugai jakinak behar ditugu.

Landare bakoitzari dagokion ongarria hautatzea funtsezkoa da arrakasta lortzeko; izan ere, itxurak itxura, ez dituzte denek premia berak, eta ezin da orokortu, ongarri jakin batek landare guztientzat balio dezakeelakoan.

Eta, landareetan premiazko hiru mantenugai izar dauden bezala, hau da, nitrogenoa, potasioa eta fosforoa (NPK emankortzaileak), boluntan hiru prestakuntza ardatz ditugu: ANTOLAMENDUZKO GARAPENA, GARAPEN PERTSONALA ETA ESKU-HARTZE EREDU BERRIAK. Horien arabera, ongarrien katalogoa zabaltzen eta ugaritzen joan gara, egoera bakoitzera eta antolamendu ziklo bakoitzera egokitzen diren propietate eta osagai espezifikoak eratuz.

Badituzue ongarri eta substratu unibertsalak; oinarrizko osagaiak dituzte, edozein boluntariok zein elkartek hartu behar dituenak bere erroak indartzeko. Zenbait adibide: Gizarte-erakundeen kudeaketa ekonomikoa eta estrategikoa; Proiektuen diseinua eta ebaluazioa; Bilera afektiboen eta efektiboen dinamizazioa; Harremanak adimen emozionaletik eratzea; Nola antolatu gure erakundeen boluntariotza…

Eta badituzue ongarri espezifikoak eta erabilera askotakoak; gauza dira irtenbideak bilatzeko, tresnez hornitzeko eta zure erakundea berritzen lagunduko duten ikuspegi eta metodo berriak erakusteko. Zenbait adibide: Metodologia arinak ekipo arinentzat (SCRUM); Umoretik; Dinamizazioa komunitatean egiteko metodologia: OASIS jokoa; Minean, gaixotasunean eta heriotzean lagun eginez; Pentsamendu bisuala gure lanean; Elkarri laguntzeko harremana esku-hartze sozialean begirada sistemiko batetik…

Ongarria noiz bota planifikatzea eta gure landare eta lorategiak osoki garatzen lagunduko duen funtsezko substratua eskuratzeko inbertitzea lehentasunezko zeregina da.

 

Kontsultatu 2021erako ditugun PRESTAKUNTZA ONGARRIAK

 

“Prestakuntzak laguntzen digu gelditzen, begiratzen, aztertzen, inspiratzen, konektatzen, bultzatzen, elikatzen eta aurrera egiten, eta aldaketa motor bat da banakotik eta kolektibotik eragiten duena gizartea eraldatzeko bidean”.

 

Prestakuntza Zerbitzua

bolunta