Prestakuntzak lagundu egiten digu gelditzen, begiratzen, gure burua aztertzen, inspiratzen, konektatzen; bultzatu egiten gaitu, elikatu, eta aurrera egiteko ekarpena egiten digu. Eraldaketa sozialaren bidean, aldaketaren motorra ere bada, bai arlo indibidualean, bai kolektiboan.
21/22 ikasturte berria, boluntario ekintza indartzera zuzendutako proposamenarekin hasten da. Horretarako, protagonistak izango dira boluntarioak eta Bizkaiko gizarte-erakundeetako boluntariotzaren dinamizatzaileak.
Prestakuntzaren fokua – Zehatzago – Boluntarioen gaikuntzan zentratuko dugu: Garapen indibiduala zein kolektiboa bultzatzea; identitatea eta balio soziala indartzea; jarduera behar bezala garatzeko trebetasunak ematea. Era berean, boluntariotzaren dinamizazioa indartzen lagundu nahi dugu, eta erakundeetatik boluntarioen kudeaketaren bikaintasunerantz aurrera egin.
Hasierako prestakuntza-eskaintza batetik abiatuko gara, eta identifikatzen ditugun beharretatik osatuko da. Planteamendu malgua eta dinamikoa, unean uneko prestakuntza-beharrei erantzungo diena, eta eskainiko ditugun prestakuntza-modalitate berrietan ere islatuko dena: autoprestakuntzak, “Microlearning” eta tutoretzapeko prestakuntzak. Ez dugu ahaztu behar itundutako prestakuntza. Hortik, erakundeekin batera, behar duten prestakuntza diseinatzen jarraituko dugu.
bolunta Prestakuntza
prestakuntza@bolunta.org
Izena eman prestakuntzari buruzko Newslettera jasotzeko.
Jarraituguzu sare sozialetan: @bolunta (Facebook, Twitter, Instagram)