Jardueraz betetako on line astea proposatzen dizugu, non Bizkaiko gizarte-erakundeen lana ezagutzeko aukera izango duzu eta boluntario gisa parte hartzen duten beste gazteen esperientziak zuzenean ezagutzeko aukera ere.

#boluntariotzaAstea-ko egitarau osoa jeitsi
Unibertsitateko partaidetza soziala sustatzen dugu, partaidetza sozialari, elkartegintzari eta boluntariotzari dagokionez
Bizkaiko unibertsitate-komunitatearen partaidetza soziala sustatzeko programa da, elkarteen partaidetza eta boluntariotza sustatuta eta bizitza akademikoaren eta ‘Hirugarren Sektorea’ delakoaren jardueraren arteko lotura bultzatuta.
Helburuak
- Partaidetza solidarioak gizartea eraldatzeko orduan duen garrantzia hedatzea;
- Boluntariotza unibertsitateko komunitatean sustatzea, gizarte-erakundeekin lankidetzan;
- Laguntza eskaintzea unibertsitateko elkarteei eta bertako sareei;
- Gizarte-partaidetzako programa europarretara jotzeko bideak ahalbidetzea;
- Unibertsitatetik lankidetzarako espazio eta formula berriak aktibatzea gizarte-partaidetzaren arloan.
Boluntak sustatuta, eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Boluntariotzaren Euskal Planaren garapenarekin lotuta sortu da.