Sareen Sareak covid-19ren eragin sozialari aurre egiteko estrategia aurkeztu du


Sareen Sareak proposamen estrategikoak biltzen dituen dokumentu bat aurkeztu du, Covid-19ren krisiak Euskadiko erakunde sozialetan sortutako ondorioei aurre egiteko helburuarekin.

Dokumentu hori Eusko Jaurlaritzari, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuaren bitartez eta Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoen ordezkariei bidali diegu, pandemiaren eragin sozialari erantzuteko proposamenak helarazteko.

Hirugarren Sektore Sozialak ezinbesteko zerbitzuak ematen ditu eta pertsona zaurgarrienak babesten ditu. Euskadiko erakunde sozialek lan handia eta funtsezkoa egiten dute gizarte-ongizatea garatzeko eta gure sektorea funtsezkoa eta ordezkaezina da, botere publikoei pandemiaren ondorio negatiboak murrizten laguntzen baitie. Gure lana ezinbestekoa da, baina baliabideak behar ditugu segurtasun osoz egiten jarraitzeko.

Estrategiak agerian uzten du Covid-19ren krisiak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan izan duen eragina. Erakundeek aldaketa handiei aurre egin behar izan dizkiete euren zerbitzu eta jardueretan. Izan ere, pandemia hasi zenetik zerbitzu berriak sortu, itxi edo egokitu behar izan dituzte erakunde askok.

Fuente: Sareen Sarea

Url: https://www.sareensarea.eus/eu/albisteak/14-albiste-nabariak/273-sareen-sareak-covid-19ren-eragin-sozialari-aurre-egiteko-estrategia-aurkeztu-du