Boluntarioa da norbere ekimenez eta dohainik bere denbora eta esperientzia eskaintzen diona zeregin solidario, kolektibo eta antolatu bati.

Hasi baino lehen, onena informatzea da, eta lan boluntarioarekin bat egiteko beharko dugun guztia ezagutzea.

Horretarako, boluntak EGIN EZAZU BAT BOLUNTARIOTZAREKIN topaketak antolatzen ditu. Oinarrizko hiru gairi erantzuten dieten informazio espazio laburrak dira: non, nola eta zergatik parte hartu. Boluntario izan nahi duen edonork parte har dezake, eta oso erraza da, izan ere, proposatzen dizugun egunetako bat aukeratzea baino ez duzu.

Boluntarioak behar al ditu zure erakundeak?

Irabazi-asmorik gabeko elkartea bazara, boluntarioek parte hartzen duten programak egiten badituzu eta boluntarioak behar badituzu, lagun diezazukegu.

Boluntak laguntza ematen die boluntario izan nahi duten pertsonei, bai eta parte hartu dezaketen boluntariotza-programei buruzko informazioa ere. Gure komunikazio-euskarri guztiak erabiliz (webguneak, sare sozialak, banaketa-zerrendak…), zuen erakunde eta boluntariotza-programak zabalduko ditugu, eta, behar izanez gero, kalitatezko eta goxotasunezko boluntariotza kudeatzeko kontuan hartu beharreko ezaugarrien inguruko aholkuak emango dizkizuegu.

Alabaina, ezer baino lehen, argitalpen honi begiradatxo bat emateko gomendatzen dizugu. Argi eduki behar ditugu zenbait kontzeptu, eta, horrez gain, boluntarioen lanaren legezko ezaugarrien berri izan behar dugu. BOLUNTARIOTZA-ERAKUNDE BAT IZATEA

“Boluntariotza-erakunde bat izatea” PDF-a Deskargatu

En boluntan orientazioa eskainiko dizugu…

… Boluntariotza zer den jakin nahi baduzu;

… Bizkaiko erakunde solidarioak ezagutu nahi badituzu, eta horietakoren batean parte hartu nahi baduzu;

… Boluntariotzarekin bat egiteko orientazioa, prestakuntza edo laguntza behar baduzu;

… Boluntan zure esanetara gaituzu, zure lekua aurki dezazun.

    Información básica sobre protección de datos:
    Responsable: El responsable es EDE Fundazioa; Finalidad: Gestionar las solicitudes y consultas, así como el envío de comunicaciones.; Legitimación: Consentimiento del interesado o interesada; Destinatarios/as: Se cederán a los y las destinatarias que sea necesario para el buen cumplimiento de sus solicitudes, consultas y a las que legalmente sea necesario para dicho fin; Derechos: Derecho de acceso, rectificación, supresión, oposición, limitación, portabilidad y revocación de la manera que se informa; Información adicional: Puede consultar la información detallada sobre Protección de Datos en el siguiente enlace.