Boluntariotza programak

Bilatu zure interesari, eskuragarritasunari, motibazioari, esperientziari eta abarri gehien egokitzen zaien boluntariotza-programa.

Ez ahaztu!; boluntario gisa lan egiten duzun lehen aldia bada, antolatzen ditugun Boluntariotzarekin bat izeneko topaketetako batean parte hartzera animatzen zaitugu. Bertan, informazioa emango dizugu, betiere, boluntario gisa non, nola eta zergatik lan egiteari buruz.

Search








Generic filters

Udalerria

Erakundea
Iragazi eremuaren arabera

 

…ez baduzu aurkitzen bilatzen ari zarena, jar zaitez harremanetan bolunta rekin, banan-banako informazioa eman diezazugun.boluntariotza@bolunta.org

INTERBENTZIO-ESPARRUAK

Menpekotasunaren esparruko jarduerak, edozein dela ere menpekotasun horren jatorria.

Ingurumenaren babesari buruzko jarduerak: militantzia ekologista, ingurumen arloko heziketa, kontserbazionismoa edo animalia eta landareen eskubideak, besteak beste.

Dibertsitate funtzionala, zentzumen, adimen eta mugimendu ezintasunekin loturikoak, duten pertsonekiko lankidetza.

Bazterkeria egoeran dauden, baztertuta egoteko arriskuan dauden edo bazterketaren bat pairatzen duten kolektibo sozialekiko lankidetza. Etorkinak, gutxiengo etnikoak edo errefuxiatuak aipatu ditzakegu, baina baita ere gazteak, emakumeak, haurrak, hirugarren adinekoak, txirotutako pertsonak, langabezian daudenak, kartzelan daudenak…

Osasunaren mundua sartzen da hemen: sustapena, kaltetutako pertsonekiko ekintza

zuzena, emaileak, ospitaleekiko lankidetza…

Arriskuen prebentzioarekin eta hondamendi, istripu edo larrialdietako jokabidearekin erlazionatutako jarduerak.

Jarduera ugari sartzen dira hemen: kirola, kultura, aisialdi hezigarria eta abar.

Giza eskubideen eta bakearen defentsa, sentsibilizazioaren eta salaketaren bitartez. Eta hori, nazioartean zein herri mailan, eta bereziki zaurgarriak diren kolektiboei dagokienez: emakumeak eta haurrak, etorkinak, eta abar.

Txirotutako herrialdeekiko nazioarteko harreman bidegabeei eta lankidetzari buruzko salaketa eta sentsibilizazioa, garapenerako programen bitartez edo bidezko merkataritzako jardueren bitartez.