Udalak lankidetza eskatu die Bilboko balioen agiriarekin bat egin duten pertsonei eta entitateei, gaur egungo egoeraren gainean gogoeta egiteko


Print Friendly, PDF & Email
  • Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gutun bat igorri die, esteka bat txertatuta galdetegi batera daramana, galdetzearren joan diren aste hauetan garrantzi berezia hartu duten balioez, eta jakitearren, besteak beste, zeintzuk izan behar duten, beren ustez, balio nagusiak datozen asteotan.
  • Aburto alkateak, halaber, idazki bera helarazi die Uriko Hiri Kontseiluko kideei, Bilbao Balioen Hiria proiektuaren jarraipen batzordea osatzen dutenei, hain zuzen ere.
  • Galdera-sortari emandako erantzunek ematen dituzten emaitzak nahiz adingabeen sorkuntzak jendaurrean jarriko dira, egoerak aukera ematen duenean.
  • Udalaren xedea da aurrera egitera balioetan oinarritutako jendarte baten moduan, eta aurre egitea osasun krisiak agerian jarritako desafio handiei, Bilboko Balioen Gutunaren 17 balioak jarduteko ardatz gisa baliatuz.
  • Bilboko Balioen Gutunarekin bat egin nahi duenak www.bilbao.eus webgunean egin dezake.

Fuente: Bilboko Udala

Url: https://www.bilbao.eus/cs/Satellite/infobilbao/eu/noticias/1279198501869